Liburu honetan ipuin-tantak aurkituko ditu irakurleak; abestiak bailiran idatziak, baina hein batean eleberriak bezain mamitsuak. Irudimenak eskaintzen duen askatasun subiranotik jaio diren istorioak dira, bihotzarekin abesteko sortuak.
Duela zenbait urte, Kantu-Ipuinen Bidaia izeneko ikuskizunean, ipuinak eta abestiak uztartzen hasi zen lehen aldiz Antton Aranburu. Esperientzia hartatik jaio zen bilduma hau paperera ekartzeko beharra; eta, agian, liburu honen ostean, beste ikuskizun bat ere sortuko da, hemen kontatzen diren istorioak berriro musikarekin dantzan jartzeko.
Irudimena tanta txikitan pizteko aukera duzu. Gozatu esperientzia.