"Arimaren hezur hautsiak" drama, humore, maitasun, erotismo, izu, eta gizatasunaren inguruan hausnarketara daraman eleberri abstraktua da. Mota ezberdinetako hainbat testuz osatutako collage modura, biziraupen eta bakearen berreskapenerako bidai batean garamatza. Ez dago garai zehatz batetan girotua, ezta ezein generori atxikia; bilbe bat iradoki eta ondoren hautemangarri ez diren erreferentzien bitartez lortzen du, zu zeu, irakurle, izan zaitezen istorioaren protagonista nagusia. Idazki bakoitzaren gatazka eta garaipenek irakurlearengan doaz ehotzen, zeina ohartzen doan zati bakoitza beste zer edo zer zabalago baten barruan dirauela, era berean guztiek osatzen duten multzoa irakurtzen ari den horri dagokion zerbaitetan bilakatzen delarik. Irakurterraza adina sakontasunezko irakurketa da honokoa.
ThriftBooks sells millions of used books at the lowest everyday prices. We personally assess every book's quality and offer rare, out-of-print treasures. We deliver the joy of reading in recyclable packaging with free standard shipping on US orders over $20. ThriftBooks.com. Read more. Spend less.